Página principal

Stanley jordan victoria Eugenia. Ekaina 27 Junio. 20: 00. 15 € Stanley Jordan


Descargar 8.25 Kb.
Fecha de conversión18.07.2016
Tamaño8.25 Kb.

STANLEY JORDAN

Victoria Eugenia. Ekaina 27 Junio. 20:00. 15 €




Stanley Jordan (gitarra, pianoa)



An Evening with… Stanley Jordan emankizun paregabea da, entzuleek espero dutena baino gehiago emango baitie, generoetan barrena ibiliz: jazza, bluesa, Mozart edo Bach-en musika klasikoa eta popa; hori, gitarra elektrikoa eta piano akustikoa erabiliz.

Sei harien birtuosoa da benetan Stanley Jordan, bi eskutarako “tapping”aren teknika sekulako orkestra-konplexutasunera eraman duena, pianoaren pare. Teknika horretan oinarrituz, Jordan gai da bizpahiru gitarrajoleren soinua emateko aldi berean: baxua, laguntza gisako akordeak eta gitarra bakarlaria, hirurak batera; gitarra jotzeko teknika guztiz berri bat sortu du.

Horrela jotzeak dituen ahalbideak handiak izan arren, gaur egun Stanley Jordan bakarra da munduan bide hori jorratzen; hain zuzen ere, oso zaila delako, eta teknika harrigarria dutenek bakarrik saia dezaketelako.

Bere azken diskoaren bidez, Friends, Jordan bosgarren aldiz izendatu dute Grammy sarietarako, Jazzaren kategorian; laugarrena 2008an lortu zuen, State of Nature lanagatik.

Princeton-en graduatu zen, 1981ean, musikan eta harmonian; urte hartan bertan ekin zion bere ibilbideari, New York eta Filadelfiako kaleetan jotzen baitzuen orduan. Ahoz ahokoak funtzionatu egin zuen, gazteen artean zabaldu zen bazela gitarrajole benetan harrigarri bat, eta Bruce Lundvall-ek, Electra Records zigiluko goi-kargu batek, kontratu bat eskaini zion, baina Jordanek ezetz esan zion, pentsatuz artean ez zegoela behar bezala prestatuta. Handik urte eta erdira, Blue Note etxera joan zen Lundvall, eta orduan bai, fitxatu ahal izan zuen Jordan. Bera izan zen lehena, eta ondotik etorriko ziren, besteak beste, Herbie Hancock, Freddie Hubbard eta Ron Carter, zigilu berri hari distira ematera; oraindik ere irauten du zigilu horrek, eta jazzeko garrantzitsuenetako bat bihurtu da.

Stanley Jordan (guitarra, piano)



An Evening with… Stanley Jordan es un espectáculo único, que sobrepasará las expectativas del público recorriendo géneros tan diversos como el jazz, el blues, la música clásica de Mozart o Bach y el pop, utilizando la guitarra eléctrica y el piano acústico.

Auténtico virtuoso de las seis cuerdas, Stanley Jordan ha llevado la técnica del “tapping” a dos manos hasta niveles de complejidad orquestales equivalentes a los del piano. Basándose enteramente en esta técnica, Jordan es capaz de producir el sonido de dos o tres guitarristas al mismo tiempo, usando líneas de bajo, acompañamientos de acordes y melodías solistas a la vez, creando una manera totalmente nueva de tocar la guitarra.

A pesar de las grandes posibilidades de este modo de tocar, a día de hoy Stanley Jordan sigue siendo el único artista de talla mundial que lo practica, precisamente por la dificultad que entraña y que solo lo pone al alcance de los poseedores de una técnica asombrosa.

Con su disco más reciente, Friends, Jordan ha obtenido su quinta nominación a los premios Grammy en la categoría de Jazz, tras haber logrado la cuarta en 2008 con State of Nature.



Graduado en Princeton en 1981 en música y armonía, la andadura musical de Stanley Jordan se remonta a ese mismo año cuando tocaba por las calles de Nueva York y Filadelfia. El boca a boca funcionó, fue corriendo la voz entre los jóvenes de que había un guitarrista realmente asombroso y Bruce Lundvall, alto ejecutivo del sello Electra Records, le ofreció un contrato que Jordan rechazó por pensar que aún no estaba preparado. Un año y medio más tarde, Lundvall se trasladó a la casa Blue Note y esta vez sí pudo fichar a Jordan, que fue el primero de una lista a la que se unirían Herbie Hancock, Freddie Hubbard y Ron Carter, entre otros, para dar brillantez a un nuevo sello que hoy perdura y se ha convertido en uno de los más importantes del jazz.


La base de datos está protegida por derechos de autor ©espanito.com 2016
enviar mensaje