Página principal

Oteiza eta San Telmo museoek Porrot baten kronika: Jorge Oteiza, Filipe IV a eta Donostiaren VIII mendeurrena (1950) argitaratzen dute, Amerikatik itzuli zenean eskultoreak izan zuen lehen proiektuaren giltzak berreskuratzen dituen lana


Descargar 26.29 Kb.
Fecha de conversión18.07.2016
Tamaño26.29 Kb.















Oteiza eta San Telmo museoek Porrot baten kronika: Jorge Oteiza, Filipe IV.a eta Donostiaren VIII. mendeurrena (1950) argitaratzen dute, Amerikatik itzuli zenean eskultoreak izan zuen lehen proiektuaren giltzak berreskuratzen dituen lana
Liburuak, José Javier Azanzak idatzia, Oteizaren obraren eta pentsamendu estetikoaren bilakaera ulertzeko alderdi ezezagun eta funtsezkoak azaltzen ditu

Porrot baten kronika: Jorge Oteiza, Filipe IV. eta Donostiaren VIII. mendeurrena (1950)

Argitaratzaileak: Jorge Oteiza Fundazio Museoa eta San Telmo Museoa, Kutxaren Gizarte Ekintzarekiko elkarlanean

Egilea: José Javier Azanza.

Oteiza Museoaren Koadernoak bilduma

Gaztelaniazko eta euskarazko edizioa. 110 orrialde. Prezioa: 5 euro.
Porrot baten kronika: Jorge Oteiza, Filipe IV.a eta Donostiaren VIII. mendeurrena (1950) lanak xehetasunez azaltzen du Jorge Oteizaren eta hiriaren historiaren ibilbidean apenas ezagutzen dugun gertaera bat. Eskultorearen proiektua da, Latinoamerikako egonalditik etorri berritan egina, Donostiari hiri titulua eman zion erregearen omenez eta hiriaren zortzigarren mendeurreneko ospakizunen testuinguruan bertako udalak deitu zuen lehiaketarako egina. Proiektua ez zuten azkenean gauzatu, baina prestakuntzaren historiak giltza eta arrasto ugari ematen dizkigu, Amerikako egonaldiaren ondotik Oteizak zituen asmo artistiko eta estetikoak goitik behera ulertzeko.
Gipuzkoar eskultoreari buruzko bibliografia zabalak axaletik besterik ez du aipatzen 1950ean hiriko udalak, fundazioaren VIII. mendeurrena zela eta, Filipe IV.aren estatuarako deitu zuen lehiaketa nazionalean izan zuen partaidetza. Estatua Konstituzio plazan, orduan Plaza del 18 de Julio zen hartan, altxatu behar zuten. Datu horretatik haratago, baina, apenas zen lan eta partaidetza hori testuinguruan kokatu ahal izateko informaziorik. Argitalpen hau “Oteiza Museoaren Koadernoak” bildumaren parte da, eta San Telmo Museoarekin batera editatu da, Kutxaren Gizarte Ekintzarekiko elkarlanean. Testuak José Javier Azanza historialariak egindako ikerlana jasotzen du, eta baita inoiz argitaratu gabeko dokumentazio ugari eta Altzuzako Jorge Oteiza Fundazio Museoaren artxiboetan eta Donostiako Udal Agiritegian gordetako hainbat erreferentzia hemerografiko ere, Oteiza Museoaren funtsetako eta lehen aldiz orain argitaratzen diren marrazki batzuekin batera.

1949ko abuztuan deitu zuten eta oinarrietan, lehen aldiz, arkitekto eta eskultore baten lankidetza eskatzen zuen lehiaketa honetara hiru proiektu aurkeztu ziren: Jorge Oteizak eta José María Ruiz Aizpiri arkitektoak sinatua; Eduardo Lagarde Aramburu arkitektoak eta José Díaz Bueno eskultoreak sinatua; eta, hirugarrena, Lorenzo González Iglesias eta José Luis Núñez Solé arkitekto eta eskultore salamancarrena. Epaimahai kalifikatzaileak oso balorazio positiboa egin bazuen ere Oteiza eta Ruiz Aizpiriren proiektuari buruz, azkenean lehiaketa esleitu gabe geratu zen, eta ez zen monumentua gauzatu. Honek lagundu egin du, zalantzarik gabe, oteitzar biografiako pasadizo honekiko itxurazko interes falta horretan. Alabaina, Oteizaren partaidetzaren kontakizunak hainbat elementu ditu, autoreak Amerikatik itzuli zenean zituen kezka pertsonal eta artistikoetan sakondu ahal izateko, horien artean baitziren, esaterako, Parisen Henry Moore eskultore ingelesaren aurrean garaile ateratzeko asmo sendoa, edota itzuli zenean Euskal Herrian sentitu zuen kultur abandonuzko sentsazioa.

Era berean, aukera ematen digu proiektuaren atzean dagoen kalkulu matematiko eta espazial konplexuan murgiltzeko, urrezko sekzioa, Dürer-en kiribila eta Fibonacciren seriea hartu baitzituen oinarri, betiere Konstituzio plazaren neurriei jarraiki. Eta Diego Velázquezen figurarekiko mirespen erabatekoa ere sostengu izan zuen, haren Retrato de Felipe IV de castaño y plata lana (1631-32, National Gallery) inspirazio-iturri izan baitzuen Oteizak, brontzezko modelatuaren bidez errege filipetarraren ikonografia velazqueztararren gaur egungo interpretazio bat egiteko.

Proiektu honen inguruko zertzelada bereziek erakutsi egiten dizkigute, halaber, arkitekturaren eta arkitektoen esparrura hurbiltzeko artistak egindako lehen ahaleginak, zailtasunez inguratutako bilatze lan batean betiere –“kalbario” deitu zion Oteizak berak bilatze lan horri-, artistaren geroko ekintza eta jardueretan oso agerikoa izango zen diziplina arteko sintesi borondate baten abiapuntu. Eta denbora epe labur horretan zehar Oteizak izan zuen eraldaketa pertsonala ere ikus dezakegu, ezen hasierako zalantzen ondotik garbi ikusi zuen azken garaipena berea zuela; horrexetatik, hain zuzen, “porrot” hitza zentzu oteitzarrean erabiltzea, artistaren mitoa elikatzen duen “porrotaren pizte indartzat” alegia.

Azken batean, Donostiako monumentu-lehiaketako partaidetza funtsezko katebegia da Oteizaren bizitza eta lanbide katean, eta bi une garrantzitsuren arteko lotura ere bada, Amerikatik itzultzea izan baitzen aurretik, eta Arantzazuko monumentu-proiektuarekiko lotura, ondotik. 1949an Donostiako hiriaren mendeurrena benetako tranpolintzat hartu zuen artistak, bere garaipen profesionalera begira, arte-panorama nazionalean berriro ere nor izateko aukera handitzat. Horrexegatik dator geroko lanetan ere agertuko ziren eta artistaren bilakaera profesionala markatuko zuten konstante batzuk ageri diren proiektuaren prestakuntza zeharo arretatsua.

José Javier Azanza López Artearen Historian doktorea da Nafarroako Unibertsitatean, bertako irakasle titularra, eta Nafarroako Ondare eta Artearen Katedraren kidea. Bere prestakuntza areagotu egin du, Europako eta Mexikoko hainbat zentrotako egonaldiez. Ikerkuntza-jarduera arte ondarea katalogatzera eta babestera bideratu du, eta Aro Modernoko eta gaur egungo arkitektura eta urbanismora, festa eta zeremoniako arte iragankor eta enblematikora, eta eskultura publiko eta oroitzapenezkora. Horren guztiaren emaitzak ehunetik gora argitalpen zientifiko, bost erakusketatako komisario eginkizuna, eta hiru argitalpenen edizioa dira. Sociedad Española de Emblemática deituaren Aholkularitza Batzordearen kidea da, Imago. Revista de Emblemática y Cultura Visual aldizkariaren Batzorde Zientifikoarena, Tvriaso aldizkariaren Argitaratze Kontseiluarena, eta Eikón/Imago aldizkariaren Argitaratze Kontseiluarena. Sociedad de Estudios Históricos de Navarra elkartearen batzordekidea, eta Comité Español de Historia del Arte deituaren eta Eusko Ikaskuntzaren kidea.


Los museos Oteiza y San Telmo publican Crónica de un fracaso: Jorge Oteiza, Felipe IV y el VIII Centenario de San Sebastián (1950), un volumen que recupera las claves del primer proyecto del escultor tras su regreso de América
El libro, escrito por el José Javier Azanza, revela aspectos inéditos y esenciales para comprender la evolución de la obra y el pensamiento estético de Oteiza

Crónica de un fracaso: Jorge Oteiza, Felipe IV y el VIII Centenario de San Sebastián (1950)

Editan la Fundación Museo Jorge Oteiza y el Museo San Telmo, en colaboración con Kutxa Obra Social

Autor: José Javier Azanza.

Colección Cuadernos del Museo Oteiza

Edición doble castellano y euskara. 110 páginas. PVP: 5 euros.

La publicación Crónica de un fracaso: Jorge Oteiza, Felipe IV y el VIII Centenario de San Sebastian (1950) revela los detalles de en un episodio muy poco conocido de la trayectoria de Jorge Oteiza y de la historia de la ciudad. Se trata del proyecto que el escultor, recién regresado de su estancia por Latinoamérica, realizó para el concurso convocado por el consistorio donostiarra para honrar la memoria del monarca que le otorgó el título de ciudad, dentro del contexto de la celebración de octavo centenario de la ciudad. El proyecto no se ejecutó, pero la historia de su realización contiene numerosas claves para comprender en su totalidad las ambiciones artísticas y estéticas de Oteiza tras su periplo americano.


La extensa bibliografía sobre el escultor guipuzcoano ha reseñado de forma somera su participación en el concurso nacional para la estatua de Felipe IV, convocado por el Ayuntamiento de la ciudad con motivo de la conmemoración, en 1950, del VIII Centenario de su fundación. La estatua debía erigirse en la Plaza de la Constitución, por aquel entonces del 18 de Julio. Más allá de ese dato, apenas se contaba con información que permitiera contextualizar su intervención. Esta publicación, que forma parte de la colección “Cuadernos del Museo Oteiza” y ha sido editada con el Museo San Telmo, en colaboración con Kutxa Obra Social, recoge la investigación realizada por el historiador José Javier Azanza, que incorpora numerosa documentación inédita y referencias hemerográficas conservada en los archivos de la Fundación Museo Jorge Oteiza de Alzuza y Municipal
de Donostia-San Sebastián, así como un conjunto de dibujos pertenecientes a los fondos del Museo Oteiza y que se publican por primera vez.

A este concurso, convocado en agosto de 1949 y que exigía por la primera de sus bases la colaboración de un arquitecto y un escultor, se presentaron tres proyectos: el firmado por Jorge Oteiza y el arquitecto José María Ruiz Aizpiri; el del arquitecto Eduardo Lagarde Aramburu y el escultor José Díaz Bueno; y el tercero, de Lorenzo González Iglesias y José Luis Núñez Solé, arquitecto y escultor salmantinos. Aunque el Tribunal Calificador valoró muy positivamente el proyecto de Oteiza y Ruiz Aizpiri, finalmente el concurso fue declarado desierto y no se concretó en la ejecución material del monumento, circunstancia que sin duda ha contribuido al aparente desinterés por este episodio de la biografía oteiciana. Sin embargo, el relato de la participación de Oteiza contiene claves que permiten profundizar en las preocupaciones personales y artísticas del autor tras su retorno de América, como su firme propósito de triunfar en París frente al escultor inglés Henry Moore, o la sensación de abandono cultural que experimentó en el País Vasco a su regreso.

Asimismo, permite adentrarnos en el complejo cálculo matemático y espacial que se oculta detrás de su proyecto, basado en la sección áurea, la espiral de Durero y la serie de Fibonacci, todo ello en función de las medidas de la Plaza de la Constitución. Y en su admiración incondicional hacia la figura de Diego Velázquez, en cuyo Retrato de Felipe IV de castaño y plata (1631-32, Nacional Gallery) se inspiró Oteiza para llevar a cabo mediante el modelado en bronce una interpretación contemporánea de la iconografía velazqueña del monarca filipino.

Las peculiares circunstancias que rodean este proyecto dan cuenta también de sus primeras aproximaciones al ámbito de la arquitectura y de los arquitectos, en una búsqueda no exenta de dificultades –de “calvario” la calificaba Oteiza- que inició una voluntad de síntesis interdisciplinar muy presente en las acciones posteriores del artista. Y comprobar la transformación personal experimentada en este breve período de tiempo por Oteiza, quien tras las dudas iniciales acabará convencido de la victoria

final; de ahí el empleo del término “fracaso”, entendido en el sentido oteiciano de la “estimulación del fracaso” que alimenta el mito del artista.

En definitiva, la participación en el concurso monumental de San Sebastián constituye un eslabón fundamental de la cadena vital y profesional de Oteiza, que sirve de enlace entre dos momentos importantes como su retorno de América, y su vinculación al proyecto monumental de Arantzazu. En 1949, el Centenario de San Sebastián fue entendido por el artista como un verdadero trampolín hacia su triunfo profesional, una gran oportunidad para volver a hacerse un nombre en el panorama artístico nacional. De ahí la concienzuda elaboración de un proyecto en el que se encuentran presentes algunas constantes que aparecerán en posteriores actuaciones, y que marcarán su futuro devenir profesional.



José Javier Azanza López es Doctor en Historia del Arte por la Universidad de Navarra, Profesor Titular de dicha Universidad y miembro de la Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro. Ha ampliado su formación mediante estancias en diversos centros europeos y mexicanos. Su actividad investigadora se orienta hacia la catalogación y protección del patrimonio artístico; arquitectura y urbanismo de la Edad Moderna y Contemporánea; fiesta y ceremonial, arte efímero y emblemática; y escultura pública y conmemorativa. El resultado es más de un centenar de publicaciones científicas, comisariado de cinco exposiciones y edición de tres publicaciones. Miembro del Comité Consultivo de la Sociedad Española de Emblemática, del Comité Científico de la revista Imago. Revista de Emblemática y Cultura Visual, del Consejo Editorial de la revista Tvriaso, y del Comité Editorial de la revista Eikón/Imago. Vocal de la Sociedad de Estudios Históricos de Navarra, y miembro del Comité Español del Historia del Arte y de Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos.









La base de datos está protegida por derechos de autor ©espanito.com 2016
enviar mensaje