Página principal

Fernando Sasiain alkatea eraikina. Plakari estalkia kentzea 2012ko irailaren 4a, 12: 00 Edificio alcalde Fernando Sasiain. Descubimiento de la placa


Descargar 17.71 Kb.
Fecha de conversión23.09.2016
Tamaño17.71 Kb.










Fernando Sasiain alkatea eraikina.

Plakari estalkia kentzea

2012ko irailaren 4a, 12:00

Edificio alcalde Fernando Sasiain.

Descubimiento de la placa

4 de septiembre de 2012, 12:00
San Telmo Museoko eraikin berria "Fernando Sasiain alkatea eraikina" izango da aurrerantzean, agintari errepublikanoaren omenez
Fernando Sasiain alkate errepublikanoak emango dio izena San Telmo Museoaren handitzen-lanetan egin zen eraikin berriari. Sasiain zen alkate San Telmo Museoa inauguratu zenean, 1932ko irailaren 4ean hain zuzen, eta horren aitortza gisa erabaki du udalak eraikinari bere izena ematea.
Eraikinari Fernando Sasiainen izena jartzeko proposamena hiritar talde batena izan zen, Paco Etxeberria, José Luis de la Cuesta, Pedro Miguel Etxenike, Imanol Olaizola, Jose María Etxarri, Jose Luis Munoa eta Vicente Zaragüetarena hain zuzen, eta San Telmo Museoaren administrazio kontseiluak onartu zuen 2011ko martxoaren 29an.
Fernando Sasiain Brau (Donostia 1894 - Palencia 1957)
Fernando Sasiain bere garaiko politikari garrantzitsua izan zen: udal mugimenduaren bultzatzaile, Donostiako Itunaren bilerako buru izan zen eta estatutuaren proiektuan aktiboki hartu zuen parte; hain zuzen ere, berak entregatu zuen proiektua Gorte Orokorretan eta berak eman zion dokumentua Errepublikako presidenteari 1933an.
Aipagarria da ere, Sasiain alkateak San Telmo Museoarekin izan zuen lotura: eraikina erosteko erabakia hartu zuen korporazioko kide izan zen, eta bere inaugurazioan alkate bezala egon zen, 1932ko irailaren 4ean.
Bestalde, bera buru zuen korporazioak ekimen garrantzitsu asko garatu zituen hiriarentzat. Berari zor dizkiogu azpiegitura publiko asko, besteak beste, San Telmo Museoa, Atotxa eta Urgulleko eskolak, Bretxako arraindegia, Groseko azoka, Easko kaleko udal eraikina (Udaltzaingoa, Musika Kontserbatorioa eta Suhiltzaileen parkea zuena) eta Antzoki Zaharra. Era berean, korporazio horrekin hasi zen Ospitaleen gunea, Amarako zabalgunea eta Nafarroa etorbidea eraikitzen, eta Urgullerako sarbideak ireki ziren.
Fernando Sasiainek gaur egun kalea du Donostian, Intxaurrondon, hain zuzen.
Arratsaldeko ekitaldiak
19:00etan bere inguruko hitzaldia eskainiko dute Rosa Ayerbe historialariak, Xabier Urmeneta psikologoak eta Iñaki Markez psikiatrak museoko ekitaldi aretoan.

Sasiain psikiatriko batean egon zen bere azken urteetan eta, Urmenetak eta Markezek bere figura ikuspuntu horretatik aztertu dute.



20:30ean Donostiako Orfeoiaren saio laburra egongo da San Telmo Museoko elizan. 1932ko inaugurazian ere parte hartu zuen orfeoiak, eta gaurko ekitaldiarekin, egun hurari kiku bat egin nahi zaio.
Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte, baina hala ere, emanaldia ikusi nahi duenak gonbidapena museoko harreran hartu beharko du bihar, 18:30etik aurrera.
El edificio de ampliación de San Telmo es desde hoy "Edificio alcalde Fernando Sasiain" en homenaje al alcalde republicano
El alcalde republicano Fernando Sasiain dará nombre al edificio de ampliación de San Telmo Museoa. Sasiain era alcalde cuando el museo se inauguró el 4 de septiembre de 1932, y el Ayuntamiento ha querido reconocer su labor con este gesto.
La propuesta de la denominación partió de un grupo de ciudadanos: Paco Etxeberria, José Luis de la Cuesta, Pedro Miguel Etxenike, Imanol Olaizola, Jose María Etxarri, Jose Luis Munoa y Vicente Zaragüeta, y el consejo de administración del museo lo aprobó el 29 de marzo de 2011.
Fernando Sasiain Brau (Donostia 1894 - Palencia 1957)
Fernando Sasiain fue una importante personalidad política de la época: activo impulsor del movimiento municipal, presidió la reunión del Pacto de San Sebastián y participó activamente en el proyecto estatutario, siendo el encargado de realizar su entrega formal a las Cortes Generales y al presidente de la República en diciembre de 1933.
Particular mención merece la vinculación del Alcalde Sasiain con el Museo de San Telmo: habiendo formado ya parte de la corporación que decidió su compra para la ciudad, encabezó como alcalde a la corporación municipal que en pleno participó en la inauguración del museo el 4 de septiembre de 1932.
De otra parte, son múltiples e importantes las realizaciones de la Corporación donostiarra que presidió. A ella debemos equipamientos públicos como el Museo San Telmo, las escuelas de Atocha y Urgull, la pescadería de la Brecha y mercado de Gros, el edificio municipal de Easo, con la inspección de la Guardia Municipal, Conservatorio de Música, Parque de Bomberos, Cuarto de Socorro e Inspección de Sanidad y el Teatro Principal. Con ellos se iniciaron igualmente la Ciudad Sanitaria y el Ensanche de Amara, se construyó la Avenida de Navarra, comenzó la apertura de nuevos accesos a Urgull…
Fernando Sasiain tiene una dedicada en San Sebastian, en el barrio de Intxaurrondo.
Actos de la tarde
A las 19:00 la historiadora Rosa Ayerbe, el psicólogo Xabier Urmeneta y el psiquiatra Iñaki Markez ofrecerán una charla sobre la figura de Fernando Sasiain en el salón de actos del museo.

Durante sus últimos años, Fernando Sasiain estuvo interno en un centro psiquiátrico, y Urmeneta y Markez han analizado su figura desde ese punto de vista.


A las 20:30 intervendrá el Orfeón Donostiarra en la iglesia del museo. El Orfeón ya estuvo en la inauguración de 1932, y con este acto se ha querido hacer un guiño a aquel día.
La intervención tendrá una duración de 30 minutos. La entrada será libre hasta completar aforo, pero para entrar hay que retirar previamente la invitación en la taquilla del museo, a partir de las 18:30 de mañana.














La base de datos está protegida por derechos de autor ©espanito.com 2016
enviar mensaje