Página principal

Ezker abertzaleak ez du herri honen borondate demokratikoan ezta bere adin nagusitasunean sinisten


Descargar 17.64 Kb.
Fecha de conversión23.09.2016
Tamaño17.64 Kb.


JOSEBA EGIBAR: “EZKER ABERTZALEAK EZ DU HERRI HONEN BORONDATE DEMOKRATIKOAN EZTA BERE ADIN NAGUSITASUNEAN SINISTEN”
Herri honetan sinistuko balu ez luke indarkeriaren amaiera bere proiektuaren onarpenarekin baldintzatuko”, gaineratu du.

Ezker abertzaleak PNVri jaurti dizkion “azpisuge” eta “salduta egotea”ren salaketen aurrean, burukide jeltzaleak, Alderdiaren ibilbidea zertan den jakin badakitela erantzun du. “Orain 112 urte jaio zen Alderdia gara. Beti, bai eratu zenean, bai orain 25 urte eta baita gaur egun ere, gure helburuak finko eta tinko mantendu ditugu: Herri honen etorkizuna irabazi, bere askatasuna eta subiranotasuna lortu, eta, finean, bere etorkizunaren jabe izan dadila”, aldarrikatu du Egibarrek. “EAJ-PNVk konplexurik gabe egiten ditu aldarrikapenok”, ñabartu du.


EAJrekin halako obsesioa dutenek, erradikal izan nahi badute, erradikal bana irudimenarekin izan daitezela gomendatu die Egibarrek. “Konplexua duen erradícala bada, eta, kasuan, manipulatutakoa, arrisku publikoa da”, gehitu du. Gai honi buruz, Joseba Egibarrek zera adierazi du: “Orain, berain karteletaz ere konplexua dute- ANVren laurak bat eta autonomia eta erabakitzeko eskubidea dioten kartelak, hain zuzen-. Askok galdetzen diote beren buruari, ze doktrina berri sartu digu oraingoan Mahai Nazionalak?”. Proposamen hori Rodríguez Zapatero jaunak baliozta eta onar zezan egin zuela ezker abertzaleak gogora ekarri du GBBko presidenteak, eta, “antza denez, ezetza jaso dutenean, erantzukizun osoa geuri leporatzen digute”, salatu du.
“Rodríguez Zapaterok –eta baita Raxoik ere- neurria hartuta dio ezker abertzaleari bai arlo militarrean eta baita politikoan ere. Hori da ezker abertzalearen lehendabiziko akats estrategikoa”, argitu du Egibarrek. Estatu espainolak estrategia zehatza aplikatzen dagoela uste du buruzagi jeltzaleak. “Neurria hartzen dizutenean, politikoa eta militarra, eta, indarkeria bertan behera uzteko zure proiektu politikoaren onarpena baldintza gisa aurkezten baduzu, harrapatuta zaude”, gehitu du. “Horrek zera esan nahi du, besteak beste; Herri honen interesak defendatzen dituztela dioten horiek, Herri honen borondate demokratikoan ez dutela ezertxo ere sinisten. Ez dute Herri honen adin nagusitasunean sinisten. Herri honetan sinistuko balute, ez lukete indarkeriaren amaiera beren proiektu politikoaren onarpenarekin baldintzatuko”, amaitu du Egibarrek.
“Ezker abertzalea EAJ astintzeko gogo biziz dago, zinez uste baitute, beraiek direla prozesu politikoa gidatuko dutenak”, adierazi du GBBko presidenteak. “Baina prozesu politikoa ez da ez PNVrena, ez ezker abertzalearena, ezta Batasunarena ere. Prozesu polítiko eta demokratikoa Herri honen gizabanako ororena da, euskal herritar guztiona”, argitu du Egibarrek.
Estatu espainolak EAJrentzat ere estrategia jakina duela azaldu du GBBko presidenteak. 2005eko otsailaren 1ean zeharo argi islatuta gelditu zen estrategia, hain zuzen. “Orduan, bai Zapatero eta baita Raxoik ere, ezetz biribila eman zioten Lehendakariari Madrilgo Kongresuan ondokoa adierazi zuenean: ezin uka zenezakete gatazka politikoa egon badagoela. Ni neu, Eusko Legebiltzarraren gehiengoaren babesarekin, eta, hortaz, euskal gizartearen gehiengoaren ordezko izaki –zazpi lurraldeetatik hiruren ordezko bai behintzat-, errespetua oinarri duen elkarbizitzarako akordioa proposatzen dizuet”, ekarri du gogora Joseba Egibarrek. Bada, “errespetua egon dadin, Herri aitortza egotea ezinbesteko da. Aitortzarik ez badago, errespetua ez ezik, mendekotasuna ere badago. Otzantasuna eta mendekotasuna, jakin badakizue denok, intolerantzia eta indarkeriaren iturri dira”, azpimarratu du.
Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartutako Proiektu Politikoa gutxiesteko PSOEk duen irrikaz galde egin du Joseba Egibarrek. Ildo horretan, Herriari proiektuak aurkeztu behar zaizkiola ziurtatu du buruzagi jeltzaleak eta, gaur gaurkoz, “Lehendakariak Legebiltzarrean aurkeztu eta gehiengo osoz onartutakoa da indarrean dirauen bakarra. Hori norabidea baieztatzea da”, gehitu du. “Gure aurkari polítiko guztiek Proiektu Politikoa lurpean sartu dute dagoeneko baina ez da horrela; Euskal Herriaren aitortza eta bere erabakitzeko eskubidea, mugarri horiek biekin, jauzi kualitatiboa eman behar dugu Herri gisa”, aldarrikatu du Joseba Egibarrek. Bere iritziz, “hori da Eusko Alderdi Jeltzalearen bidai-orria eta hauteskunde hauek ere berau berresteko balio dute”.
Herri konsulta egin egingo dela ziur dago GBBko presidentea. “Ekintza armatuaren garaia bukatu bezala, ETAren gogoko izan edo ez izan, herri konsultaren eguna helduko da”, ziurtatu du. “ETA Euskal Herriarentzat zein euskal gizartearentzat gaitz denik ez dago zalantzarik baina ezker abertzalearentzat berarentzat gaitz eta arazo larriagoa da. ETArekin ezin dute politikarik egin, hori da ezker abertzalearen zorigaitza!”, amaitu du Egibarrek.



JOSEBA EGIBAR: “LA IZQUIERDA ABERTZALE NO CONFÍA EN LA VOLUNTAD DEMOCRÁTICA DE ESTE PUEBLO, QUE ES MAYOR DE EDAD”
Si confiara en este Pueblo no condicionaría el fin de la violencia a la aceptación de su proyecto”, ha añadido
En relación con las acusaciones de “traidor” y “vendido” que la izquierda abertzale está vertiendo sobre el PNV, el presidente del Gipuzko Buru Batzar ha respondido que “ya saben quiénes somos; somos un Partido de 112 años que siempre –tanto cuando se creó, como hace 25 años o ahora- ha mantenido, con fuerza y consistencia, sus metas: ganar el futuro de este Pueblo, conseguir su libertad, su soberanía y, en definitiva, que sea dueño de su futuro”. “Y el PNV hace esto sin complejos”, ha subrayado.
A quienes tienen esa “fijación” con el PNV, Egibar les ha recomendado que si quieren ser radicales que lo sean con inteligencia porque “un radical acomplejado y, en este caso, manipulado es un peligro público”. Sobre esta cuestión, ha indicado que “ahora están acomplejados hasta por los carteles –en referencia a los carteles de ANV en los que aparece el laurak bat, autonomia y derecho a decidir- y se preguntan ¿qué nueva doctrina nos ha metido ahora la Mesa Nacional?”. Ha continuando diciendo que “esa propuesta –la de Estatuto de Autonomía que realizó Batasuna- se formuló para que el señor Rodríguez Zapatero la valorara y la aceptara y, en el momento en el que -al parecer- han recibido el ‘no’, la imputación de toda la responsabilidad es nuestra”.
El presidente del GBB ha señalado que “el primer error estratégico de la izquierda abertzale es que Rodríguez Zapatero –y también Rajoy- les tiene cogida la medida en lo militar –a través de sus vertientes judiciales y policiales- y en lo político”. Ha agregado que “el Estado español está aplicando, sobre ellos, una estrategia y cuando te cogen la medida –política y militar-, si tu presentas como condición para el abandono de la violencia la aceptación de tu proyecto político, ya te tienen pillado”. “Además, eso significa, entre otras cosas, que aquellos que dicen defender los intereses de este Pueblo no creen nada, nada, en la voluntad democrática del mismo, que es mayor de edad, porque si confiaran en él no condicionarían el abandono de la violencia a la aceptación de su proyecto”, ha concluido.
El presidente del GBB considera que la izquierda abertzale “tiene tanto empeño en zumbar al PNV” porque está supeditando todo a que ellos puedan liderar el proceso político. “Y el proceso político no es ni del PNV, ni de la izquierda abertzale, ni de Batasuna. El proceso político y democrático tiene que ser de todos y cada uno de los ciudadanos de este Pueblo, de todos los vascos y vascas”, ha remarcado .
Egibar ha explicado que el Estado también tiene una estrategia concreta para el PNV. Una estrategia que quedó perfectamente clara el 1 de febrero de 2005. Entonces, “Rajoy y Zapatero dieron un ‘no’ categórico al Lehendakari cuando les dijo: ‘no pueden obviar la existencia de un conflicto político y vengo con el respaldo de la mayoría del Parlamento, que representa, a su vez, a la mayoría de la sociedad vasca –al menos, en tres de los siete territorios- proponiendo un acuerdo de convivencia que pasa por el respeto”. El presidente del GBB ha recordado que “para que pueda haber respeto tiene que haber reconocimiento; si no hay reconocimiento no hay respeto, hay subordinación; y la sumisión y la subordinación -lo saben- son fuentes de intolerancia y, hasta de violencia”.
Tras preguntarse por qué el PSOE tiene tanto empeño en ningunear un proyecto aprobado por la mayoría absoluta del Parlamento Vasco, ha subrayado que, “al Pueblo, hay que presentarle proyectos y, hoy por hoy, el vigente es el propuesto por el Lehendakari al Parlamento y aprobado por mayoría absoluta”. “Y eso es confirmar ruta”, ha afirmado. “Todos nuestros contrincantes políticos dan por enterrado el Proyecto pero no es así; los mojones de reconocimiento del Pueblo Vasco y derecho a decidir son los dos nuevos pilares sobre los que tenemos que dar un salto cualitativo como Pueblo”, ha añadido. Como conclusión, ha señalado que “eso está en nuestra hoja de ruta y estas elecciones tienen que servir para confirmarla”.
Por último, el presidente de la Ejecutiva guipuzcoana se ha mostrado convencido de que la consulta popular se va a celebrar. “Eso viene, igual que el ciclo de la lucha armada se ha acabado, tanto si le gusta a ETA como si no”, ha asegurado. “Porque, siendo un problema tanto para la sociedad vasca como para Euskal Herria, es un problema mucho más grave para la propia izquierda abertzale ya que con ETA no pueden hacer política; ese es su drama”, ha finalizado.


La base de datos está protegida por derechos de autor ©espanito.com 2016
enviar mensaje