Página principal

El lebrijano: lebrijanok abesten duenean, ura bustitzen du


Descargar 29.9 Kb.
Fecha de conversión22.09.2016
Tamaño29.9 Kb.




EL LEBRIJANO:

LEBRIJANOK ABESTEN DUENEAN, URA BUSTITZEN DU

Gabriel García Márquezi omenaldia David Dorantes eta Pastora Galvánekin

Azaroak 20, 20:30, Victoria Eugenia Antzokia. 30, 26, 22€. Kolaboratzailea: Gin Tonic.
Juan Peña El Lebrijano (ahotsa), David Dorantes (pianoa), Pastora Galván (dantza), Pedro Mª Peña (gitarra), Faiçal Kourrich (biolina), Ricardo Moreno (bigarren gitarra), José López (kontrabaxua), Agustín Henke (perkusioa), Juan Riena (koruak, esku-zartak), Juan Sanjuán (koruak, esku-zartak)
Gabriel García Márquez idazle kolonbiarrak metaforaz jositako esaldia eskaini zion behin Juan Peña flamenko kantariari: “Lebrijanok abesten duenean, ura bustitzen du”. Lebrijako maisuak hitz eder horiek, neurri berean, eskertu nahi izan zizkion Aracatacako jeinuari. Literatura Nobelarentzako opariak musika grabazio itxura hartu zuen, ibilbide artistiko zabal eta bizi baten hogeita hamabosgarrena, hain zuzen. Aurreko guztien moduan, emozioz betetako lan bikaina da. Juan Peñak argi utzi du berriz ere ezohiko artista dela. Sortzaile ausarta da, “abesten bidea egiten duen” abangoardiazko ijitoa.

Lebrijanok inspirazioak eraman zezan utzi zuen, eta disko desberdina eta hala ere aurreko guztiekin leiala egin zuen. Biltzen dituen kanten hitzetarako, García Márquez-en beraren testuak erabili dira. Arte jondoaren auhen ozenak soinu-oihal zaizkio Erendida xaloaren historia sinestezin eta tristeari, eta Macondon bakardadean iragandako ehun urte haiei.

Palo ortodoxoenak goitik behera menderatzen baditu ere, arte flamenkoa gordetzen zuten horma zurrunak eraitsi nahi izan zituen Lebrijanok, noranahiko egin nahi izan zuen askatasunean. Haren kantua denbora kontra joan da, Al-Andalus zaharreko soinuak berreskuratzeko; Gibraltarko itsasartea zeharkatu du horretarako, eta Hegoaren Hegoan diren beste musika batzuekin egin du topo.

Orain, Lebrijanoren ahotsak itsasturi geldiezin jarraitzen du bere kultur bilaketan, eta Atlantikoaren bestalderaino dagoen tarte handiari erronka egiten ausartzen da. Halaxe elkartu dira Andaluzia eta Kolonbia disko honetan. Flamenkoak lotzen ditu gaur, flamenkoak hain justu; herri andaluzaren arte-adierazpiderik berezko eta jatorrenak. Palo asko ditu flamenkoak; tartean, colombiana izeneko bat. Kolonbia idazle handi baten literatur altxorraren bidez hurbiltzen zaio Andaluziari; Andaluzia, berriz, artista bakar, distantziarik ezagutzen ez duen baten eztarri harrigarriaren bidez hurbiltzen zaio Kolonbiari.



David Dorantes piano-jolea Lebrijako landazabal argiz betean jaioa da, Sevillako probintziaren hegoaldean, flamenkoaren historian esanahi handia izan duten artista asko emandako familia batean. Aipa ditzagun batzuk: amona María “La Perrata”; aita, Pedro Peña; osaba, Juan Peña “El Lebrijano”; Utrerako Fernanda eta Bernarda; Diego Carrasco, "El Turronero"; Pedro Bacán…

Jendaurreko lehen emanaldia, piano-jole bakarlari gisa, 1991n egin zuen, Sevillako Reales Alcázares-en, Espainiako errege-erreginen aurrean, eta 1996an —besteak beste, Sir Yehudi Menuhin-en babesarekin—, Dorantesek bere opera prima aurkeztu zuen, Orobroy, Festival d’Art Flamenco de Mont-de-Marsan-en (Frantzia).

1998 eta 2002 artean —2002an atera zuen bigarren diskoa, Sur—, hainbat emanaldi izan zituen mundu osoan zehar, hasi Habanatik eta Tokioraino. Espainiako Ballet Nazionalak lankidetza berezia proposatu zion, artista gonbidatu gisa, Aída Gómez eta Antonio Canales-ekin batera, eta berrogei funtziotik gora egitera iritsi ziren Madrilgo Teatro de la Zarzuelan.

Haren lanak antzerkian, ballet klasikoan eta flamenkoan, zinean… erabiltzen dira, eta Antonio Canales, Rafael Amargo, Antonio El Pipa, Eva La Hierbabuena, Belén Maya eta maila handiko beste artista batzuek dantzatzen dizkiote konposizioak. Gainera, era eta molde askotako artistekin jardun izan du: Susheela Raman, Esperanza Fernández, El Barrio, José Manuel Hevia, Paco Fernández, Juan Peña “El Lebrijano”…

2004an, Tino di Geraldo, Carles Benavent, Jorge Pardo eta Diego Carrascorekin batera, Flamencos del siglo XX atera zuen, Festival Etnosur-en grabatua, bi mila lagun baino gehiagoren aurrean. 2004ko DVD Flamenkorik Onena zela esan zuen Espainiako Kritikarien Elkarteak.

Gainera, bere gizartearekin konprometituriko artista da, eta ongintzazko kontzertu ugari eman ditu: txabolismoa desagerrarazteko, Save the Children-entzat Royal Albert Hall-en (Londres), edo haurren hiesaren kontra ("Sevilla en el corazón de Sudáfrica” festibala).

José Galvánen alaba da Pastora Galván bailaora, eta odolean daramatza dantza tradizionalen kutsua eta Israel Galván anaiaren —flamenkoaren abangoardiako jenioaren— dantzaren modernotasuna. Bera, berriz, aho batez onartu dioten ospeko dantzaria da. Hain zuzen, Matilde Coral saria jaso zuen Kordobako XVI Concurso Nacional de Arte Flamenco-n, 2001ean.

1995ean, 15 urte zituela, Estatu Batuetara joan zen lehen aldiz, San Frantziskoko Compañía de Teatro Flamenco-rekin. Harrezkero, Espainiako antzoki eta tablao nagusietara eraman du bere dantza, bai eta Europa, Japonia, Estatu Batuak, Ekialde Ertaina, Kuba eta beste leku batzuetako hiri askotara ere; eta munduko flamenko eta dantza jaialdi garrantzizkoenetara, noski.

Sevillako Flamenkoaren Biurtekoak arreta berezia merezi du, 1998tik hasita edizio guztietan hartu duelako Pastoraren dantza; urte hartan Israel Galván-en Mira/Los zapatos rojos lanean parte hartu baitzuen. Azken edizioan, 2008koan, Israel Galván-ekin jardun zuen, biak ere artista gonbidatu gisa, Pedro Sierraren Tres movimientos ikuskizunean. Aurten, Carmen Linares, Miguel Poveda eta Juan Carlos Romero gitarra-jolearekin batera, Cuatro esquinasen parte hartu du. Lan hori Flamenco Festival-erako sortu zen, eta Estatu Batuetako zenbait hiritan eman zuten. Eta lurralde berriak konkistatu zituen Kairo eta Beirut-eko Spring Festival-era eraman zuen Cuadro Flamenco-arekin.

Esanahi berezia duelako, Carmen Linaresekin egindako elkarlana aipa dezakegu: La diosa blancan —emakumeak baizik ageri ez diren ikuskizuna— eta Las mujeres en el flamencon, biak ere 2005ean. Edo Los grandes (2007), lan horretarako Antonio Canalesek artista flamenko gazte handiak bildu baitzituen. Gaur egun maiz jarduten du David Dorantes piano-jole eta konpositorearekin Piano Flamenco ikuskizunean.

Bere gogo geldigaitzak eta indar agorrezinak proiektu eta arte-abentura berrietara eramaten dute etengabe: Flamenc Empiric jaialdi berritzailerako solo bat, Bartzelonako Mercat de les Flors-en, eta bere lan berria, Pastora, Jerezko Jaialdian estreinatua, 2009an, non tradizioa eta abangoardia modu naturalean elkartzen baitira.

EL LEBRIJANO:

CUANDO LEBRIJANO CANTA SE MOJA EL AGUA

Homenaje a Gabriel García Márquez con David Dorantes y Pastora Galván
20 noviembre, 20:30, Teatro Victoria Eugenia. 30, 26, 22€. En colaboración con: Gin Tonic.
Juan Peña El Lebrijano (voz), David Dorantes (piano), Pastora Galván (baile), Pedro Mª Peña (guitarra), Faiçal Kourrich (violín), Ricardo Moreno (segunda guitarra), José López (contrabajo), Agustín Henke (percusión), Juan Riena (coros, palmas), Juan Sanjuán (coros, palmas)
Un día, el escritor colombiano Gabriel García Márquez dedicó una frase empañada de metáfora al cantaor andaluz Juan Peña: “Cuando Lebrijano canta, se moja el agua”. El maestro de Lebrija quiso agradecer estas hermosas palabras al genio de Aracataca, y corresponderle en justa proporción. El regalo para el Nobel de Literatura llegaba en forma de grabación musical, la número 35 de una trayectoria artística extensa e intensa. Juan Peña vuelve a demostrarnos que sigue siendo un artista fuera de lo común. Un creador valiente, un gitano de vanguardia que “hace camino al cantar”.

El Lebrijano se dejó llevar por la inspiración haciendo un disco diferente y sin embargo, fiel a todos los predecesores. Los temas que recoge tienen como letra los textos del propio García Márquez. Los requiebros del arte jondo sirven de telón sonoro a la increíble y triste historia de la cándida Eréndida y a aquellos cien años de soledad transcurridos en Macondo.

Aunque con un completo dominio de los palos más ortodoxos, desde los comienzos de su carrera El Lebrijano quiso derribar los diques que contenían al arte flamenco para dejar que éste se expandiera en libertad en todas direcciones. Su cante ha viajado en dirección contraria al tiempo para rescatar los sonidos de la vieja Al-Andalus y para ello ha cruzado el Estrecho hasta encontrarse con otras músicas que habitan al Sur del Sur.

Ahora, la voz navegante de El Lebrijano sigue imparable en su búsqueda de culturas y se atreve a desafiar la distancia atlántica. Andalucía y Colombia se encuentran así, en este disco. El vínculo que las aproxima hoy no es otro que el flamenco, la expresión artística más inherente y genuina del pueblo andaluz y que tiene, entre sus muchos palos, uno bautizado como colombiana. Colombia se acerca a Andalucía mediante el tesoro literario de un escritor monumental, Andalucía se acerca a Colombia a través de la garganta prodigiosa de un artista único, que no conoce distancias.

El pianista David Dorantes, nacido en la luminosa campiña lebrijana, al Sur de la provincia de Sevilla, es miembro de una familia que cuenta con numerosas figuras muy significativas en la historia del flamenco. Por mencionar algunas: su abuela María “La Perrata”; su padre Pedro Peña; su tío carnal Juan Peña “El Lebrijano”; Fernanda y Bernarda de Utrera, Diego Carrasco, El Turronero, Pedro Bacán…

Su primera actuación pública como pianista solista fue en 1991 en los Reales Alcázares de Sevilla ante los Reyes de España y en 1996, apoyado entre otros por Sir Yehudi Menuhin, Dorantes presenta su opera prima, Orobroy, en el Festival d’Art Flamenco de Mont-de-Marsan (Francia).

Entre 1998 y 2002, año en que saca su segundo disco, Sur, realiza multitud de actuaciones por todo el mundo, desde La Habana hasta Tokio. El Ballet Nacional de España le propone una colaboración especial, en calidad de artista invitado junto a Aída Gómez y Antonio Canales, con quienes llega a realizar más de cuarenta funciones en el Teatro de la Zarzuela de Madrid.

Sus obras se utilizan en teatro, ballet clásico y flamenco, cine… y artistas de la talla de Antonio Canales, Rafael Amargo, Antonio El Pipa, Eva La Hierbabuena, Belén Maya… bailan sus composiciones. Colabora además con artistas tan variados como Susheela Raman, Esperanza Fernández, El

Barrio, José Manuel Hevia, Paco Fernández y Juan Peña “El Lebrijano”…

En 2004, junto a Tino di Geraldo, Carles Benavent, Jorge Pardo y Diego Carrasco, saca al mercado Flamencos del siglo XXI, grabado en directo en el Festival Etnosur, donde actuó ante más de dos mil personas. Es reconocido como Mejor DVD Flamenco de 2004 por la Asociación de Críticos de España.

Además, es un artista comprometido con su sociedad, y ofrece multitud de conciertos benéficos para la erradicación del chabolismo, para Save the Children en el Royal Albert Hall (Londres) o para la ayuda contra el sida infantil (festival ”Sevilla en el corazón de Sudáfrica”).

Hija de José Galván, la bailaora Pastora Galván lleva en su sangre la solera de los bailes tradicionales y la modernidad de la danza de su hermano Israel Galván, un genio a la vanguardia del flamenco. Ella, por su parte, es una bailaora de reconocido prestigio. No en vano obtuvo el premio Matilde Coral del XVI Concurso Nacional de Arte Flamenco de Córdoba en 2001.

Ya en 1995, a la edad de 15 años, viajó por primera vez a Estados Unidos con la Compañía de Teatro Flamenco de San Francisco. Desde entonces, ha llevado su baile a los principales teatros y tablaos españoles, así como a numerosas ciudades de Europa, Japón, Estados Unidos, Oriente Medio, Cuba... y por supuesto, a los festivales de flamenco y de danza más importantes del mundo.

La Bienal de Flamenco de Sevilla merece especial atención por haber acogido el baile de Pastora en todas sus ediciones desde 1998, cuando participó en la obra Mira/Los zapatos rojos de Israel Galván. En la última edición, la de 2008, actuó con Israel Galván como artistas invitados en  el espectáculo Tres movimientos de Pedro Sierra. Este año participó, junto con Carmen Linares, Miguel Poveda y el guitarrista Juan Carlos Romero en Cuatro esquinas, obra creada para el Flamenco Festival, que fue representada en diversas ciudades de Estados Unidos. Y conquistó nuevos territorios con su Cuadro Flamenco, que llevó al Spring Festival de El Cairo y Beirut.

Por su especial significado podemos señalar sus colaboraciones con Carmen Linares en La diosa blanca, un espectáculo interpretado exclusivamente por mujeres, y en Las mujeres en el flamenco, ambas en 2005. O Los grandes (2007), obra para la que Antonio Canales reunió a jóvenes grandes artistas flamencos. Actualmente colabora con frecuencia con el pianista y compositor David Dorantes en su espectáculo Piano Flamenco.

Su espíritu inquieto y esa energía  inconmensurable la conducen continuamente a nuevos proyectos y aventuras artísticas: un solo para el innovador festival Flamenc Empiric en El Mercat de les Flors de Barcelona y su nueva creación Pastora, estrenada en el Festival de Jerez 2009, donde tradición y vanguardia conviven de forma natural.





Donostia Kultura

Musika • Música

Reina Regente, 8 • 20003 Donostia-San Sebastián

tel (0034) 943 481 900 • fax 943 483 300 • musika@donostia.org






La base de datos está protegida por derechos de autor ©espanito.com 2016
enviar mensaje