Página principal

Calexico joey Burns (gitarra, ahotsa), John Convertino (bateria, perkusioa), Paul Niehaus


Descargar 12.75 Kb.
Fecha de conversión18.07.2016
Tamaño12.75 Kb.
CALEXICO
Joey Burns (gitarra, ahotsa), John Convertino (bateria, perkusioa), Paul Niehaus (gitarra, steel guitar), Jacob Valenzuela (teklatuak, tronpeta), Martin Wenk (eskusoinua, gitarra, sintetizadoreak, tronpeta), Volker Zander (baxua)
www.casadecalexico.com/index.php

www.youtube.com/watch?v=m_6GPpvzzeo&eurl=http://www.casadecalexico.com/media/video/

www.myspace.com/casadecalexico
Arizonako banda honek Amerikako Estatu Batuen hegoaldeko eta Mexiko iparraldeko musiketatik abiaturik (hegoaldeko rocka, tex-mexa eta mariachia) Rio Grandeko bi ibaiertzak elkartzen dituen rock indartsu independentea egiten du.

1990ean, bi tucsondar, Joey Burns eta John Convertino, Howe Gelb aitzindari zuen Giant Sand taldean sartu ziren. 1994an, Burnsek eta Convertinok proiektu paralelo bat eratu zuten, Friends of Dean Martinez, eta bi urte geroago, Spoke taldea sortu zuten, oso denbora gutxiren buruan Calexico deituko zutena.

Taldearen lehen diskoak Spoke (1996), oso banaketa mugatua izan zuen. Hurrengoak, ordea –The Black Light (1998)–, kritika bikainak izan zituen. Ospea, nolanahi ere, Hot Rail (2000) lanak ekarri zien, diskoan mariachiko elementuak gehitu ostean. Ondoren etorriko ziren Feast of Wire (2003), Garden Ruin (2006), non Amparo Sánchezek (Amparanoia) kantatu baitzuen Roka abestian, eta estudioan egin duten azken diskoa, Carried to Dust (2008). Azken lan horretan ere jarri du ahotsa Amparo Sánchezek, Inspiración piezan eta baita Jairo Zavala (Depedro) gitarristak ere Victor Jara’s Hands abestian. Ordainetan, Calexicok parte hartu zuen Amparok, Amparanoia utzi ondoren, bakarka atera zuen lehen diskoan.

Esandako grabazio horiek ez ezik, Calexicok argitaraldi mugatuko zenbait CD ere atera ditu, biretan soilik saltzen direnak, hala nola, Road Map (1999), Travellal (2000) eta The Scraping (2003). 2004an argitaratu zuten lehen DVDa, Londresko Barbican-en grabatua: World Drifts In: Live at the Barbican.

Urte berean, Burnin’ Down the Spark abestiarekin hartu zuen parte Calexicok, Nancy Sinatraren berragerpenean. Tom Cruise protagonista izan zuen Michael Mann-ek zuzendutako Collateral filmean ere parte hartu zuen bandak. Beste lankidetza interesgarri batzuk ere egin dituzte, adibidez, Iron & Wine-rekin grabatu zuten EPa (In the Reins), elkarrekin egingo zuten bira baterako oinarri izango zena, edota Françoiz Breut frantses abeslariaren Une saison volée diskoko zenbait piezatan izan duten parte-hartzea.

Calexicoren arima John Convertino (disko bat argitaratu zuen bakarka, Ragland) eta Joey Burns izan dira beti. Bien inguruan, benetako izar banda dei lekiokeen talde egonkorra osatu dute biretarako: Martin Wenk eta Volker Zander alemaniarrak, Jacob Valenzuela tucsondarra eta Lambchop-eko gitarrista ohia, Paul Niehaus.



CALEXICO
Joey Burns (guitarra, voz), John Convertino (batería, percusión), Paul Niehaus (guitarra, steel guitar), Jacob Valenzuela (teclados, trompeta), Martin Wenk (acordeón, guitarra, sintetizadores, trompeta), Volker Zander (bajo)
www.casadecalexico.com/index.php

www.youtube.com/watch?v=m_6GPpvzzeo&eurl=http://www.casadecalexico.com/media/video/

www.myspace.com/casadecalexico
Esta banda de Arizona toma la música de Estados Unidos y México, el rock sureño, el tex-mex y el mariachi, para convertirla en un pujante rock independiente que junta las dos orillas del Río Grande.

El origen de Calexico se remonta a 1990, cuando dos oriundos de Tucson, Joey Burns y John Convertino, se incorporan a la banda Giant Sand, liderada por Howe Gelb. En 1994, Burns y Convertino forman un proyecto paralelo, Friends of Dean Martinez, y dos años más tarde fundan Spoke, grupo al que poco tiempo después rebautizan como Calexico.



Spoke, su primer disco (1996), tuvo una distribución restringida. El siguiente, The Black Light (1998), recibió muy buenas críticas. Su consagración llegó con Hot Rail (2000), en el que ya incorporan elementos de mariachi. Posteriormente vinieron Feast of Wire (2003), Garden Ruin (2006), que contaba con la voz de Amparo Sánchez (Amparanoia) en el tema Roka, y su último disco de estudio hasta la fecha, Carried to Dust (2008), en el que Amparo Sánchez vuelve a cantar, en Inspiración, y también lo hace el guitarrista Jairo Zavala (Depedro) en el tema Victor Jara’s Hands. Como contrapartida, Calexico colaboró en el primer disco en solitario de Amparo tras dejar ésta Amparanoia.

Además de esas grabaciones, Calexico ha editado varios CDs de tirada limitada que sólo se venden durante sus giras, como Road Map (1999), Travellal (2000) y The Scraping (2003). En 2004 apareció su primer DVD, grabado en el Barbican de Londres con el título World Drifts In: Live at the Barbican.



Ese mismo año, Calexico colaboró con la canción Burnin’ Down the Spark a la reaparición de Nancy Sinatra. La banda actuó además en la película Collateral, dirigida por Michael Mann y con Tom Cruise como protagonista. Otras colaboraciones interesantes son el EP que grabaron junto a Iron & Wine (In the Reins), que sirvió como base para una gira conjunta, y la participación en varios temas de la cantante francesa Françoiz Breut en su disco Une saison volée.

El alma de Calexico han sido siempre John Convertino (que editó un disco en solitario, Ragland) y Joey Burns, y en torno a ellos han creado una formación estable para las giras que es una auténtica banda de estrellas, que incluye a los alemanes Martin Wenk y Volker Zander, el tucsoniano Jacob Valenzuela y el antiguo guitarrista de Lambchop, Paul Niehaus.


La base de datos está protegida por derechos de autor ©espanito.com 2016
enviar mensaje