Página principal

Cadena cope presenta


Descargar 22.28 Kb.
Fecha de conversión09.07.2016
Tamaño22.28 Kb.



JOHN MAYALL {0>CADENA COPE PRESENTA:<}0{> {0>ELLA BAILA SOLA<}0{>EBS<0}

Maiatzak 26 20:30. Victoria Eugenia Antzokia. 35, 30, 25€.


John Mayall, gitarra, ahotsa, aho-soinua, teklatuak; Rocky Athas, gitarra; Greg Rzab, baxua; Jay Davenport, bateria; Tom Canning, teklatuak
John Mayall britainiarrak egin zuen ezagun bluesa entzule zurien artean, eta talentudun musikari ugari aurkitu zituen, Bluesbreakers bandatik pasatu ondoren ospetsu bihurtu zirenak. Gaur egun bluesean segitzen du, banda bikainen buru betiere.

Mayall 1933an jaio zen, Manchester-tik gertu. Aitaren jazz eta blues-eko diskoz osaturiko bildumak jarri zuen bidea horretan, eta bere kontura hasi zen gitarra, esku-soinua eta pianoa jotzen. Debut profesionala berandu samar izan zuen. 50eko urteen azken aldera, jotzen zuen noizbehinka The Blues Syndicate taldean, baina 60ko urteen hasierara arte ez zen jarri bizitzen Londresen, Alexis Korner, blues-ak Britainia Handian izan duen benetako patriarkaren laguntzari esker.

John Mayall's Bluesbreakers izenaz, Londresko klubetan jotzen hasi zen; ia astero aldatzen zituen taldeko musikariak. 1965ean Eric Clapton-ekin elkartu zen; hark ere utzi berria zuen The Yarbirds taldea, bluesa jo nahi zuelako. Ezin hobeto konpondu ziren biak, eta elkarrekin grabatu zuten diskoa, Blues Breakers (1966), arrakastatsua izan zen.

Handik laster, Eric Clapton eta Jack Bruce-k alde egin zuten Cream sortzeko, baina ordurako Mayall-ek irabazia zuen lider-ospea, eta denek nahi zuten jo berarekin. Peter Green-ek ordezkatu zuen Clapton, eta hori izan zen beste album gogoangarri bat egiteko gakoa: A Hard Road (1967). Bluesbreakers taldea musikari-eskola bihurtu zen, eta banda handien sorgune: Peter Green, John McVie eta Mick Fleetwood bere kasa abiatu eta Fleetwood Mac sortu zuten; Andy Fraser-ek, berriz, Free; eta Mick Taylor Rolling Stones-en sartu zen.

1969an, Estatu Batuetan gero eta ospe handiagoa zuela-eta, eta Kaliforniako giroak erakarririk, Mayall Laurel Canyon-en jarri zen bizitzen, Los Angelesko auzo batean. Han, bere disko funtsezkoetako bat grabatu zuen zuzenean, The Turning Point (1969), abesti gogoangarri batzuk dituena: "Room to Move" eta bere ahosoinu-riff-ak, edo "California", non Johnny Almond, 2009an minbiziz zendutakoaren baxu-soloa nabarmentzen baita.

Mayall jazz eta rock-etik zetozen musikariekin jotzen hasi zen; besteak beste, Blue Mitchell, Red Holloway, Larry Taylor, Harvey Mandel eta Freddie Robinson (2009an hildakoa hau ere). Emaitza, beste disko gogoangarri bat: Jazz Blues Fusion (1972). Mayall Britainia Handira itzultzen zen tarteka, blues-eko izen handiei laguntzeko Londresko klubetan aurkezten zirenean: John Lee Hooker, T-Bone Walker eta Sonny Boy Williamson.

1982an, John Mayall, Mick Taylor eta John McVie-k Bluesbreakers birsortzea erabaki zuten, bira bat egin eta kontzertu bat bideoz grabatzeko, non Albert King, Buddy Guy, Junior Wells eta Etta James-en lankidetza izan baitzuten. Handik laster, McVie Fleetwood Mac-era itzuli zen, eta Taylor-ek bere bakarbidetik jarraitu zuen. Beraz, Mayall Los Angelesera itzuli zen, musikari amerikarrez Bluesbreakers berri bat berrosatzeko. Tartean ziren, besteak beste, Coco Montoya eta Walter Trout gitarra-jotzaileak eta Joe Yuele bateria.

90eko urteen hasieran, Mayall-ek diskoak grabatzen jarraitu zuen, eta harrera ona izaten zuten; besteak beste, Wake Up Call (1993), Grammy sarietarako izendatua. Urte hartan bertan, Buddy Whittington gitarra-jotzaile texastarra batu zitzaion Bluesbreakers-i, eta ideia berriak ekarri zituen. Padlock on the Blues (1999) argitaratu zuten elkarrekin, eta bertan, lankide, blues-eko legenda bat: John Lee Hooker.

2001ean, Mayall aspaldiko lagun batzuekin elkartu zen (Peter Green, Mick Taylor, Mick Fleetwood, John McVie, Steve Miller, Billy Preston, Otis Rush) Along for the Ride grabatzeko, eta ondoren, 2002an, Stories, Bluesbreakers-ekin. Hau zuzen-zuzenean sartu zen 1. postuan Billboard aldizkari entzutetsuko blues-zerrendan.

Mayall-ek 70 urte bete zituen 2003an, eta Bluesbreakers-ek kontzertu berezi bat eman zuten Liverpool-en hori ospatzeko, UNICEFen alde. Eric Clapton, Mick Taylor y Chris Barber-ek hartu zuten parte bertan. Konzertua DVDan eta CD bikoitz gisa argitaratu zen. Urte hartan bertan, BBCk dokumental bat eman zuen Mayall-en bizitzaz eta ibilbideaz, The Godfather of British Blues izenburukoa.

John Mayall-ek Britainiar Inperioaren Ordena jaso zuen 2005ean, haren herrialdean eman ohi diren bereizgarri ofizial garaienetako bat. 2007an, In the Palace of the King diskoa atera zuen, Freddie King, blues-eko heroietako bati egindako omenaldia. Diskoaren ondotik egindako bira hain izan zen nekagarria non Mayall-en osasuna mailatu baitzuen, eta 2008an Bluesbreakers desegin eta atseden hartzea erabaki zuen.

Dena den, John Mayall, 76 urte bete eta gero ere, ezin geldirik egon, eta beste banda bikain bat eratu du, eta errepidean eta grabazio-estudioetan sartu da berriz ere. Horren ondorioa Tough izan da, disko ofizialetan 57.a, beste hainbat disko pirata eta bilduma kontuan hartu gabe.



JOHN MAYALL

26 mayo. 20:30. Teatro Victoria Eugenia. 35, 30, 25€.


John Mayall, guitarra, voz, armónica, teclados; Rocky Athas, guitarra; Greg Rzab, bajo; Jay Davenport, batería; Tom Canning, teclados
El británico John Mayall popularizó el blues entre el público blanco y fue un descubridor de talentos, que saltaban a la fama tras pasar por su banda Bluesbreakers. Hoy sigue siempre fiel al blues y liderando bandas excelentes.

Mayall nació en 1933 cerca de Manchester. La extensa colección de discos de jazz y blues de su padre le encaminó en esa dirección y empezó a aprender por su cuenta a tocar la guitarra, la armónica y el piano. Su debut profesional fue un tanto tardío. Aunque a finales de los 50 ya tocaba de vez en cuando en el grupo The Blues Syndicate, no fue hasta comienzos de los 60 cuando se instaló en Londres con la ayuda de Alexis Korner, auténtico patriarca del blues en Gran Bretaña.

Con el nombre de John Mayall’s Bluesbreakers, empezó a actuar por los clubs londinenses cambiando de músicos prácticamente cada semana. En 1965, se asoció con Eric Clapton, que había dejado The Yardbirds porque quería tocar blues. Los dos se entendieron perfectamente y el disco que grabaron juntos, Blues Breakers (1966), fue un éxito.

Poco después, Eric Clapton y Jack Bruce se marcharon para fundar Cream, pero para entonces Mayall se había forjado una reputación de líder y todos querían tocar con él. Peter Green reemplazó a Clapton y fue la clave de otro álbum memorable, A Hard Road (1967). Los Bluesbreakers se convirtieron en una escuela de músicos y un vivero de grandes bandas: Peter Green, John McVie y Mick Fleetwood volaron por su cuenta para fundar Fleetwood Mac, Andy Fraser formó Free y Mick Taylor se incorporó a los Rolling Stones.

En 1969, aprovechando su creciente popularidad en Estados Unidos y atraído por el ambiente californiano, Mayall se instaló en Laurel Canyon, un distrito de Los Angeles. Allí grabó en directo uno de sus discos fundamentales, The Turning Point (1969), con canciones como Room to Move y sus inolvidables riffs de armónica o California, donde destacaba el solo de saxo de Johnny Almond, fallecido de cáncer en 2009.

Mayall comenzó entonces su colaboración con músicos procedentes del campo del jazz y el rock, como Blue Mitchell, Red Holloway, Larry Taylor, Harvey Mandel y Freddie Robinson (muerto también en 2009). El resultado fue otro disco memorable, Jazz Blues Fusion (1972). Mayall regresaba de vez en cuando a Gran Bretaña para acompañar a las leyendas del blues John Lee Hooker, T-Bone Walker y Sonny Boy Williamson en sus presentaciones en los clubs londinenses.

En 1982, John Mayall, Mick Taylor y John McVie decidieron refundar los Bluesbreakers para una gira y un concierto grabado en vídeo que incluía la colaboración de Albert King, Buddy Guy, Junior Wells y Etta James. Al poco, McVie regresó a Fleetwood Mac y Taylor prosiguió su carrera en solitario, con lo cual Mayall volvió a Los Angeles para una nueva encarnación de los Bluesbreakers con músicos americanos, entre los que estaban los guitarristas Coco Montoya y Walter Trout y el batería Joe Yuele.

Al comenzar los años 90, Mayall seguía grabando discos bien acogidos, entre ellos Wake Up Call (1993), nominado al Grammy. Ese mismo año, el guitarrista texano Buddy Whittington se unió a los Bluesbreakers aportando nuevas ideas. Juntos publicaron Padlock on the Blues (1999), que contaba con la colaboración de una de las leyendas del blues, John Lee Hooker.

En 2001, Mayall se reunió con un puñado de viejos colegas (Peter Green, Mick Taylor, Mick Fleetwood, John McVie, Steve Miller, Billy Preston, Otis Rush) para grabar Along for the Ride, al que siguió en 2002 Stories, con los Bluesbreakers, que entró directamente al número 1 de la lista de blues de la prestigiosa revista Billboard.

Mayall cumplió 70 años en 2003, y los Bluesbreakers lo celebraron con un concierto especial en Liverpool, a beneficio de UNICEF, en el que participaron Eric Clapton, Mick Taylor y Chris Barber. El concierto fue publicado en forma de DVD y doble CD. Ese mismo año, la BBC emitió un documental de una hora sobre la vida y carrera de Mayall, titulado The Godfather of British Blues.

John Mayall recibió en 2005 la Orden del Imperio Británico, una de las distinciones oficiales más altas concedidas en su país. En 2007, editó el disco In the Palace of the King, un homenaje a uno de los héroes del blues, Freddie King. La agotadora gira que siguió a ese disco dejó mella en la salud de Mayall, que en 2008 decidió disolver los Bluesbreakers y darse un respiro.

Sin embargo, John Mayall, cumplidos ya los 76 años, es incapaz de estarse quieto y ha formado otra banda extraordinaria con la que ha vuelto a la carretera y a los estudios de grabación, dando como resultado Tough, que hace el número 57 de sus discos oficiales, a los que habría que añadir muchos piratas y recopilaciones.





Donostia Kultura

Komunikazioa • Comunicación

Reina Regente, 8 • 20003 Donostia-San Sebastián

tel (0034) 943 481 161 • fax 943 483 900 • kultura_komunikazioa@donostia.org






La base de datos está protegida por derechos de autor ©espanito.com 2016
enviar mensaje