Página principal

Alex ubago urtarrilak 21: 00. Victoria Eugenia Antzokia. 22, 20€. Kolaboratzailea: Get In


Descargar 22.92 Kb.
Fecha de conversión18.07.2016
Tamaño22.92 Kb.



ALEX UBAGO



Urtarrilak 9. 21:00. Victoria Eugenia Antzokia. 22, 20€. Kolaboratzailea: Get In.

www.alexubago.com
Gazte donostiar hau poparen erregeetako bat bihurtu da azken urteotan, milioika disko saldu ondoren Atlantikoaren bi aldeetan, bere hitz poetikoei eta kantatzeko era bereziari esker. Lehen hiru diskoekin —¿Qué pides tú?, Fantasía o realidad eta Aviones de cristal— egundoko arrakasta lortu ondoren, azken lana dakarkigu orain: Calle ilusión.

Alex Ubagok honela azaltzen du Calle ilusiónen sorkuntza-prozesua: “Estudioan grabaturiko nire aurreko diskoaren —Aviones de cristal izenekoarenbira amaitu ondoren, nire disko-konpainiak bilduma-diskoa atera zuen Amerikan, Siempre en mi mente izenekoa, nire lehen hiru diskoetako arrakasta batzuk eta zenbait bitxikeria biltzen zituena, eta bira berri batean sarrarazi ninduena 2007ko hondarrera arte. Orduan, geldialdia egiteko unea etorri zen. Geldialdia, atzera begiratzeko eta egindakoaz eta egin nahi dudanaz pentsatzeko. Abestien kutxa arakatu, eta konturatu nintzen berriak idatzi behar nituela, eta artista gisa ere berritu beharra nuela, baina neure nortasuna galdu gabe. Hala, 2008. urtearen hasieran ekin nion disko berria konposatzeko prozesuari, eta, egia esan, grabazioa oso aurreratuta egon arte ez nuen amaitu".

Soinua berritzeko bilaketa horretan, Alex Ubagok musika-ekoizle berri batekin proba egitea erabaki zuen, Cachorro López argentinarrarekin; itzal handiko profesionala bera. 2008ko abuztuaren hasieran, abesti sorta berri bat besapean hartuta, Buenos Airesera joan zen, Cachorro eta haren taldearekin Mondomix estudioetan grabatzera. Gogor lan egin zuten bi hilabete eta erdian, eta azkenean Calle ilusión lortu zuten, hamar abesti berriz gehi Andrés Calamaroren Mil horas kantaren bertsio batez osatutako diskoa. Azken kanta hori, Calamaro Los Abuelos de la Nada-rekin zebilenean idatzia (Cachorro López-ek baxua jotzen zuen talde argentinar mitiko hartan). Estudioko lana oso emankorra gertatu zen, eta zenbait ideia eta kanta berri sortu ziren grabazioan zehar, diskoan beste batzuen lekua hartu zutenak. Gainera, diskoa grabatu bitartean, Craig David-ekin elkarlanean aritzeko aukera agertu zen, eta Walking Away kanta abestu zuten duoan, bai eta bonus track gisa sartu ere.

Cachorroz gainera, Ubagok bereziki aipatu nahi du Sebastián Schon, Demián Nava, César Sogbe eta diskoan parte hartu zuten musikari guztien lana, bai eta bere lagun batzuen lankidetza ere: Ale Sergi, Jose Domínguez, Luis Gómez Escolar eta Mikel Erentxun. Sharon Corr ahaztu gabe, noski, The Corrs taldekoa, berarekin duoa eginez kantatu baitzuen Amarrado a ti.



Calle ilusión , Alex Ubagoren hitzetan, "disko pertsonal, melodiko eta positiboa da. Amodioan, desamodioan, egunerokoan inspiratua; gertatzen zaizkidan, kezkatzen eta atsekabetzen nauten gauzetan. Begiak irekitzean eta begiak ixtean ikusten ditudanetan. Aegia, barrutik mugiarazten nauten gauzetan inspiratua. Uste dut askotariko diskoa dela; ez dit eragiten kanta bera bi aldiz entzun dudalako sentipenik. Hor aurkituko dituzue balada erromantikoak (Me arrepiento edo 20 horas de nada), tempo ertainak edo bizkorragoak (Amarrado a ti, Ciudad desierta, Demasiado amor edo Amsterdam), hitz engaiatuak (No estás sola), eta erritmo reagge-pop bat edo beste (Mil horas edo Calle ilusión bera)".

Calle ilusión Grammy Latinorako izendatu zuten Gizonezkoen Album Pop Onenaren kategorian. 2003an, Errebelazio Artistarik Onenaren sarirako izendatu zuten. Alex Ubagok lortutako beste sari batzuk: 2002ko Ondas saria Artista Nazional Onenari, eta hiru sari 2002ko Amigo sarietan.

Alex Ubago Gasteizen jaio zen 1981ean, baina Donostian bizi da bi urte zituenetik. 1999.a urte erabakigarria izan zen Alexen bizitzan. Enpresa Ikasketak uztea erabaki zuen, ikasle bikaina izan arren, bai baitzekien kantari izan nahi zuela. Maketa bat zuen, lehengusu baten estudioan grabatua garai hartako neska lagunari oparitzeko asmoz. Get In-en bulegora iritsi zen maketa hori, Iñigo Argomaniz zuzendariaren eskuetara. Alexekin bildu eta kanta gehiago konposa zitzan animatu zuen Argomanizek. Bide batez, Dro East Wet-eko Alfonso, lagun handia bera, konbentzitu zuen proiektu hartan sartu eta Alex Ubago artista gisa munduratzeko.



¿Qué pides tú? Jesús Gómezek ekoitzi zuen, Mecano, Gabinete Caligari eta beste artista ezagun batzuen ekoizle eta gidariak. Arrakasta handiaren ondoren (1.300.000 disko saldu ziren mundu osoan), Fantasía o realidad grabatu zuen, oso salmenta onekoa hura ere, eta bira amaigabeari ekin zion Espainian eta Hego Amerikan barrena. Fans klubak ugalduz joan ziren, eta Alex Ubagoren webgunea, jarraitzaile haien guztien onginahiari esker bizi-bizi dabilena, bisitatuenetako bat da.

2006ko irailean kaleratu zen Aviones de cristal, Madrilgo Doublewtronics estudioetan grabatua Jesús N. Gómez, ohiko ekoizlearekin. Lehen mailako musikariz inguratuta —John Parsons gitarrekin, Marcelo Fuentes baxuan, Alfonso Pérez piano eta teklatuetan, eta Enzo Filippone baterian—, hiru hilabete behar izan zituen lan berri sekulako horri buru emateko. Handik urtebetera, Ubagok omenaldia eskaini zion Mexikori, bere musikaren onena bildu eta herrialde hartan argitaratuz, Juan Gabriel handiaren Siempre en mi mente kanta barne zela. Hartara, ibilbide hasieratik emandako laguntza eskertu nahi izan zion Mexikori.



ALEX UBAGO




9 enero. 21:00. Teatro Victoria Eugenia. 22, 20€. En colaboración con Get In.

www.alexubago.com
Este joven donostiarra se ha consagrado como uno de los reyes del pop, con millones de discos vendidos a ambos lados del Atlántico gracias a sus letras poéticas y a su especial manera de cantarlas. Tras el arrollador éxito de sus tres primeros discos, ¿Qué pides tú?, Fantasía o realidad y Aviones de cristal, ahora presenta su última obra: Calle ilusión.

Alex Ubago explica así el proceso de creación de Calle ilusión: “Tras terminar la gira de mi anterior disco de estudio, Aviones de cristal, mi compañía discográfica edita en América un disco recopilatorio, titulado Siempre en mi mente, que incluye los éxitos de mis tres primeros discos y algunas rarezas, y que me embarca en una nueva gira que se alarga hasta finales de 2007. Llega entonces un momento de parada. Una parada para mirar atrás y pensar en lo que he hecho y en lo que quiero hacer. Reviso el cajón de las canciones y me doy cuenta de que necesito escribir nuevas, y también de que necesito renovarme como artista, pero sin perder mi identidad. Así, a principios de 2008 comienza el proceso de composición del nuevo disco, proceso que, en realidad, no termina hasta estar ya bastante avanzada la grabación”.

En esa búsqueda de renovación de su sonido, Alex Ubago decide probar con un nuevo productor musical, el argentino Cachorro López, muy reconocido en su profesión. A principios de agosto de 2008, con un repertorio de nuevas canciones bajo el brazo, se traslada a Buenos Aires para grabarlas con Cachorro y su equipo en los estudios Mondomix. Fueron dos meses y medio de intenso trabajo, hasta dar forma a Calle ilusión, un disco con diez canciones nuevas más una versión del tema Mil horas de Andrés Calamaro, escrita en su etapa con Los Abuelos de la Nada (mítica banda argentina de la que Cachorro López era bajista). El trabajo en el estudio fue muy productivo y durante la grabación surgieron varias ideas y nuevas canciones que al final acabó incluyendo en lugar de otras. Además, mientras grababa el disco, surgió la oportunidad de colaborar con Craig David, cantando a dúo el tema Walking Away, incluido como bonus track.

Además de Cachorro, Ubago desea mencionar especialmente el trabajo de Sebastián Schon, Demián Nava, César Sogbe, y todos los músicos que participaron en el disco, así como a sus amigos Ale Sergi, Jose Domínguez, Luis Gómez Escolar y Mikel Erentxun. Sin olvidar a Sharon Corr, una de las componentes de The Corrs, con la que canta a dúo Amarado a ti.



Calle ilusión, en palabras de Alex Ubago, es “un disco personal, melódico y positivo. Inspirado en el amor, el desamor, en el día a día, en lo que me pasa, me preocupa y me inquieta. En lo que veo cuando abro los ojos y cuando los cierro. En definitiva, inspirado en las cosas que me mueven por dentro. Creo que es un disco variado, en el que no tengo la sensación de escuchar dos veces la misma canción. Vais a encontraros con baladas románticas como Me arrepiento o 20 horas de nada, medios tiempos y tempos más rápidos como Amarrado a ti, Ciudad desierta, Demasiado amor o Amsterdam, letras comprometidas como en No estás sola, y hasta algún ritmo reagge-pop como en Mil horas o en la propia Calle ilusión".

Calle ilusión fue nominado al Grammy Latino en la categoría de Mejor Álbum Pop Masculino. En 2003, fue nominado como Mejor Artista Revelación. Otros premios logrados por Alex Ubago son el Ondas 2002 al Mejor Artista Nacional y tres premios Amigo en 2002.

Alex Ubago nació en 1981 en Vitoria, pero vive en San Sebastián desde los dos años. 1999 fue un año decisivo en la vida de Alex. Decidió abandonar su carrera de Empresariales, porque aunque era un estudiante brillante, él sabía que quería ser cantante. Una maqueta que había grabado en el estudio de su primo, para regalar a su novia de aquella época, llega a la oficina de Get In y a manos de su director, Iñigo Argomaniz, que se reúne con Alex y le anima a que componga más temas, mientras convence a Alfonso de Dro East West, gran amigo suyo, para que se involucre en el proyecto de lanzar a Alex Ubago como artista.



¿Qué pides tú? fue producido por Jesús Gómez, productor y guía de artistas tan conocidos como Mecano y Gabinete Caligari. Tras el gran éxito (más de 1.300.000 discos vendidos en todo el mundo), graba Fantasía o realidad, que consigue unas ventas extraordinarias y una interminable gira entre España y Sudamérica. Se multiplican los clubs de fans y la página web de Alex Ubago, que funciona gracias al cariño que todos esos seguidores que la hacen estar siempre viva, es una de las más visitadas.

En septiembre de 2006 sale Aviones de cristal, grabado en los estudios Doublewtronics de Madrid con Jesús N. Gómez, su productor habitual.  Tres meses rodeado de músicos de primera fila como John Parsons a las guitarras, Marcelo Fuentes al bajo, Alfonso Pérez al piano y teclados y Enzo Filippone a la batería fueron necesarios para ultimar ese increíble nuevo trabajo. Un año después, Ubago rinde un tributo a México lanzando en ese país un recopilatorio de lo mejor de su música e incluye Siempre en mi mente, canción del gran Juan Gabriel con la que quiere agradecer a México su apoyo desde el comienzo de su carrera.



Donostia Kultura

Komunikazioa • Comunicación

Reina Regente, 8 • 20003 Donostia-San Sebastián

tel (0034) 943 481 161 • fax 943 483 900 • kultura_komunikazioa@donostia.org






La base de datos está protegida por derechos de autor ©espanito.com 2016
enviar mensaje